miércoles, 21 de diciembre de 2016

#CheerLights Mundu osoan barreiatutako eguberri argien kolorea aldatzeko ahalmena


CheerLights delakoa “Gauzen Internetarem” proiektu bat da, Hans Scharler-ek sortua, Twitterren bidez munduan zehar barreiatatuko dispositibo desberdinen kolorea aldatzeko aukera ematen dio jendeari. Proiektu honen bidez, gauza fisikoa eta sare sozialak elkartu nahi izan ditu Scharler-ek.
Eguberriak datozela eta, ioBridge Lab enpresak mundu guztia animatu du eguberritako argiak aplikazioaren bidez konektatzera. Honetarako beharrekoak dira, interneteko konexioa, GE G-35 Color Effects argiak deritzonak, Arduino bat eta ioBridge bat. Erabiltzeko ere oso erraza da, koloreak Twitter bidez cheerlights hashtag-a erabiliz gure txioan edo @Cheerlights kontura idatziz aldatu daitezke. adibidea:

Aldateketa hauek zuzenean ikusteko aukera ere ematen digu http://cheerlights.com/live/ webgunean ikusi dezakegu zuhaitz batera lotuta auden argiak nola aldatzen diren. Kasu honetan zuzenekoan agertzen den zuhaitza MathWorks software korporazioaren instalazioetan kokatuta dago. 



Nola funtzionatzen du:
CheerLights-ek TweetControl aplikazioa erabiltzen du ThingSpeak-tik, honen bidez Twitterren “CheerLights” hitz gakoa irakurtzen du denbora errealean. Txio bat aurkitutakoan TweetControl CheerLights ThingSpeak kanala eguneratzen du jasotako kolorearekin. Kolore desberdinak dituzu eskuragarri:
  • red (#FF0000)
  • green (#008000)
  • blue (#0000FF)
  • cyan (#00FFFF)
  • white (#FFFFFF)
  • oldlace / warmwhite (#FDF5E6)
  • purple (#800080)
  • magenta (#FF00FF)
  • yellow (#FFFF00)
  • orange (#FFA500)
  • pink (#FFC0CB)

EGUBERRI ON ETA URTE BERRI ON! ALDA ITZAZU MUNDUKO EGUBERRI ARGIEN KOLOREAK #CHEERLIGHTS!

Bibliografia:

lunes, 19 de diciembre de 2016


Gauzen interneta: Beldurra, zalantza eta kezka

Orain arte interneta gizakion artean komunikatzeko sare bat izan da. Baina orain interneta, gauzak beraien artean konektatzeko gai da. Adibidez, Estatu Batuetako gaseosa makinek ez dute pertsona baten beharra. Produktu bat falta bada, makinak berak abisatzen dio distribuzioaz arduratzen den kamioiari, zein produktu falta den eta zenbat behar den.

Gauzak beraien artean konektatzearen arrazoia, gauzek dituzten sentsoreak dira. Sentsore horien abantaila garrantzitsuena, inguratuta dauden munduaz informaziorik ez dutela da. Hau da, beraien ekosistema zein den pertsonek sartuko dien informazioaren araberakoa izango dela. Munduak aldaketa garrantzitsu handia izango du eta gaseosa makinak, botilak falta direla konturatzean, berak bakarrik emango dio arazoaren berri beste makina bati.

Imajinatu zure kamiseta zuri gustukoena arrosa bihurtu dela garbigailuan. Ez zinateke garbigailuari kamiseta hori zerekin garbitu behar den esaten dion sentsore baten alde egongo?Beste alde batetik, garbigailuak zein arropa txikitu daitezkeen jakingo du eta horren arabera arituko da. Laburbiltzeko, gauzen internetaren helburua gizakion bizitza hobetzea eta erraztea da.

Hala ere, garai berri honen inguruan hainbat pentsamendu desberdin daude. Badago pentsamendu kritikoa, berrikuntza honek luzera gizakiaren bizitza txarrerantz eramango duela diona. Eta hobekuntza hau defendatzen duen pentsamendua. Kritika entzunena sentsore horiek seinale txarrak jasotzen hasten direnean zer gertatuko den da. Hau da, zer gertatuko da konektatuta dauden 3 makinetako baten sentsorea gaizki doanean?Badago arriskurik teknologiaren hainbeste menpekotasunaren aurrean?Teknologia gizakiari aurreratuko zaio?Eta non geratuko da gizadia?

Galdera hauek oraindik ez dute erantzunik. Hala ere, teknologiaren aurreraketek, etenik ez dutela dirudi eta denak aurrerantz jarraituko duela orain arte gertatu den moduan. Termino hau oraindik berria denez, guztiz beharrezkoa izango litzateke informazioaren erabilera ona. Hau da, gauzen interneta oraindik esparru ezezaguna da eta jende arruntak ez du informaziorik. Jendea, berrikuntza honekin adiskidetzen eta hau barneratzen joateko, hasierako informazio iturriak fidagarriak izatea ezinbestekoa da.

viernes, 16 de diciembre de 2016

Krimena iragartzeko adimen artifiziala



Hitachi teknologia enpresa japoniarra fikzioa errealitate bihurtzen saiatzen ari da, krimena gertatu aurretik iragartzen duen teknologia berri bat garatuz. Hitachik sortutako sistema hau “machine learning” edo “ikaskuntza automatikoan” oinarritzen da; hau da, sistema milaka datu eta probaz hornitzean. Proba horiekin, teknologia berri honek patroiak garatuko ditu. Sistemak klima, eskola edo metroko sarrerak, larrialdi deiak edota sare sozialak bezalako datuak jaso eta barneratuko ditu, hurrengo krimena noiz eta non gertatuko den aurreikusteko. 

Poliziaren lanari laguntzea da helburua, baina operazio hauetan pertsonen lana ez da erabilia izango, makinek burutuko dituzte kalkuluak eta aurreikuspenak, eta gero poliziari abisatuko zaio, krimena ekiditu ahal izateko gertatu baino lehen. 

Teknologia berri hau “Hitachi Visualization Predective Crime Analytics” (PCA) deitzen da, eta gehienbat atentzioa deitzen du sare sozialetan egin dezakeen arakatzeagatik. Twitterren, adibidez, oso sakonki arakatzeko tresna izango da, eta aurrerapen handia da honakoa teknologiarentzat, pertsonen lenguaia naturala ulertzeko gauza izango baita. Gainera, oso bisuala izango da. Krimenak gauzatuko diren mapa erakusten di, eta ikono bitartez seinalatuko du non aurki daitezkeen pistolak eta bestelako gailu batzuk. Hortaz aparte, 200 metroko erradioak markatuko ditu, eta ehunekotan arriskua nolakoa den adieraziko du. 

Teknologia hau laster erabiltzen hasiko da hiri handi batzuetan, poliziaren praktika ohikoekin kontrajarriz, egunerokotasunera ohitzen joateko. Hitachik dioenez, proba honen emaitzak publikoak egingo dira. Sistema hau poliziaren dronekin koordinatuko da, hirien segurtasuna gehiago bermatzeko.